Orokorra
Bilatzaile sistemak argitalpenak datu-base hauetan bilatzen ditu: Web of Science, Scopus, Dialnet (*), Crossref (**) eta UPV/EHU editorial zerbitzuan (**).
* Izen/abizena anbiguoak ez badira.
** Egindako eta zuzendutako tesiak ere
Argitalpen bakoitzari ondoko eragin informazioa ezartzen zaio:
Eragin indizeak: JCR, SJR, CiteScore, FECYT, ESCI
CARHUS eta CIRC sailkapenak
Datu-baseetan egotea: Latindex, ERIHPlus,…
Erreferentziak Web of Science eta Scopus-en
Google Scholar-en erreferentziak (*)
* Erabiltzaileak profil publikoa izanez gero
Arloaren arabera irizipide ezberdinak erabiltzen dira. “Aukerak” atalean konfigura daiteke:
- JCR: JCR-ko edozein edizioan dauden aldizkariak
- JCR-SCIE: JCR-ko SCI edizioan daudenak
- CiteScore: CiteScore-n (Scopus) dauden aldizkariak
- SJR: SJR-n dauden aldizkariak
- Highest Impact Factor: JCR, SJR edo CiteScore-n daudenak. Ranking altuena duena aukeratzen da
- Highest JCR or SJR: JCR edo SJR-n daudenak. Ranking onena duena aukeratzen da
- JCR Preferably: JCR, SJR edo CiteScore-n daudenak. Orden horretan
- JCR or SJR: JCR edo SJR-n daudenak. Orden horretan
- JCR or SJR or FECYT: JCR, SJR edo FECYT-en daudenak. Orden horretan
- JCR or FECYT: JCR edo FECYT-en daduenak. Orden horretan
- Any database: edozein datu-basetan dauden aldizkariak
Oharra: ESCI ez da JCR ediziotzat jotzen. Aparteko eragin indizea bezala tratatzen dugu.
Argitalpenarik ez badago ere, “Proceeding” bezala gehitu daiteke, beti ere, titulua badute.
Gure zerbitzarian gordetzen dira. Modu honetan, beste makina batetik konektatzen bagara, gure informazioa atzitu dezakegu ere. PDF agiriak programa hasieran deskargatzen dira, azkarrago ireki ahal izateko.
Alta ematean, ongietorri email bat bidaltzen da eta bertan programa jaisteko link-a duzu. Jasotzen ez baduzu, spam karpetan begiratu eta, ez baldin badago, gurekin harremanetan jarri berriz bidaltzeko.
Bi motako eguneraketak daude: derrigorrezkoak eta hautazkoak.
- Derrigorrezkoak: programa abiatzean, konprobatzen da bat eskuragarri dagoen edo ez. Hala bada, automatikoki jaitsi eta instalatu egiten da .
- Hautazkoak: jaitsi eta instalatzeko izkinean azaltzen den link-aren gainean klikatu behar da.
Zure merituak ez dira automatikoki eguneratuko eta ezin izango duzu Xerka Cv erabili. Zure datuak gordeko ditugu (kontrakoa eskatzen ez badiguzu) eta aurrerago berriz alta emango bazenu, bueltan prest izango lirateke.
Edozein momentutan egin dezakezu. Geratzen zaizun denborari luzatutako epea gehituko diogu egunik ez galtzeko.
Taldeak
Talde-lizentzia duen pertsonak beste taldekideei lizentzia eman behar die. Horretarako, Taldea/Kideak atalean, taldekide bakoitzeko ondokoa gorde behar du:
- Emaila
- NAN (bakarrik ANECA/Unibasq lizentzia gehigarriren bat erabili behar badu)
- Argitalpenak sinatzeko erabiltzen dituen izen/abizenak
- Bilaketa mota
Informazioa behin ezarrita, diskete ikonoa sakatuz gorde behar da. Taldekideak programa jaisteko dituen argibideak email bat jasoko du.
Modu ezberdinetan konfigura daiteke:
- Sinaduraz. Izen/abizena anbiguotasunik ez badu, ondoen funtzionatzen duena da. Adibidez, “Eneko Goikoetxea” anbiguoa da baldin eta egile batek “Eneko Goikoetxea” eta beste batek “Eneko Inza-Goikoetxea” sinatzen badu. Bestalde, litekeena da “Eneko Inza-Goikoetxea” anbiguoa ez izatea.
- Scopus Id-az. Identifikatzailea ez badakigu ere, modu hau izen/abizen anbiguoekin gomendatzen dugu. Konfigurazioa gordetzen dugunean, Scopus-en autoreak bilatuko dira eta aukera izango dugu interesatzen zaiguna profila (edo profilak) aukeratzeko.
- Researcher Id-az. Identifikatzailea ezagutu beharra dago.
- Orcid Id-az. Indentifikatzailea ezagutu beharra dago.
CVN
CVN-an duzuna Xerka Cv-ra pasa nahi baduzu, orduan Inportatu atalean egin dezakezu.
Bestalde, zure CVNa eguneratu nahi bazenu (adibidez, eguneratzeko eta esportatzeko), orduan CVN atalean egin behar duzu.
Errore ohikoena konektatzeko Xerka Cv-n erabiltzen dugun emaila/pasahitza erabiltzea da. Ministeritzako web orrian erabiltzen ditugunak izan behar dute:
https://cvn.fecyt.es/editor/cvn.html
Erabiltzaile erregistraturik ez badugu, aurretik web orri horretan erregistratu beharko dugu.
Edozein kasuetan, editorearen web orriak noizean behin kale egiten du eta, konektatu ahal izateko, batzuetan nahikoa izaten da berriz saiatzea.
Xerka Cv-k modu ezberdin batean konektatzen da CVN editorearekin. Lehenengo Chrome-n bertsio jakin bat jaisten du eta gero, erabiltzaile normal bat dela simulatzen du Chrome exekutatuz. Antibirus batzuk hau susmagarria dela diote eta gelditzen dute. Hau gertatzen bazaizu, Chrome salbuespen gisa behar da. Honelako karpetan aurkituko duzu:
C:\Users\[ERABILTZAILEA]\AppData\Local\Xerka\temp\components\[BERTSIOA]\chrome-win\ chrome.exe
Salbuespenak modu ezberdin batean gehitzen dira antibirusaren arabera. Micro Trend erabiltzen baduzu, tutorial honetan duzu nola egin:
https://helpcenter.
Hemen tutorial bat duzu Micro Trend antibirusaren azken bertsioa konfiguratzeko:
Windows
Xerka Cv ez da instalatu behar. Guk bidalitako link-a erabiliz gero, .zip bat jaitsiko duzu, hura deskonprimitu eta bertan duzun XerkaCv.exe fitxategia exekutatu behar duzu. Eguneraketa automatikoak funtzionatzeko, idazteko baimena duzun karpeta batean jarri behar duzu.
- Hauetan bai: mahaigainea edo zurea den karpeta batean.
- Hauetan ez: “Program Files” edo “Program Files (x86)”.
Irudiko abisua klikatuz gero, “More info” sakatu behar dugu eta, ondoren, “Run anyway”. Behin bakarrik atera behar litzateke abisua.
Bi arrazoi izaten dira errudunak:
- Idazteko baimena ez dugun karpeta batean dugu programa (adibidez, “Program Files”). Beste karpeta batera mugitu.
- Antibirusak eguneraketa blokeatzen ari da. Kasu honetan, salbuespen gisa gehitu behar da Xerka Cv antibirus konfigurazioan.
Linux
Programa sistema hauetan probatu dugu:
- Ubuntu 20.04, 21, 22.04(*behean irakurri)
- Debian 10
eta bertsio berriagoetan ere funtzionatu behar luke.
Xerka Cv ez da instalatu behar. Guk bidalitako link-a erabiliz gero, .zip bat jaitsiko duzu, hura deskonprimitu eta bertan duzun XerkaCv.exe fitxategia exekutatu behar duzu. Eguneraketa automatikoak funtzionatzeko, idazteko baimena duzun karpeta batean jarri behar duzu.
Linux bertsio batzuetan, fitxategiaren gainean klikatuz gero, programa exekutatuko da, eta beste batzuetan, kontsolatik eskuz abiarazi beharko da:
./XerkaCv
Dolphin erabiltzen baduzu karpetak bistaratzeko eta fitxategiaren gainean klikatzean abiaraztea nahi baduzu, Dolphin konfigurazioa ireki eta “When opening an executable file” parametroaren balioa aldatu behar duzu:
Ubuntu 22-n libssl 1.1 liburutegia kendu dute. Programak funtzionatu ahal izateko honela instalatu behar da:
wget http://archive.ubuntu.com/ubuntu/pool/main/o/openssl/libssl1.1_1.1.0g-2ubuntu4_amd64.deb
sudo dpkg -i libssl1.1_1.1.0g-2ubuntu4_amd64.deb
sudo sed -i 's/openssl_conf = openssl_init/#openssl_conf = openssl_init/g' /etc/ssl/openssl.cnf
Mac
Xerka Cv-k Mac Os High Sierra eta hurregoekin funtzionatzen du:
- High Sierra
- Mojave
- Catalina
- Big Sur
- Monterrey
Xerka Cv Mac batean instalatzeko, guk bidalitako link-a erabiliz .zip bat jaitsiko dugu. Jaitsitakoan, sistemak .zip-a automatikoki irekiko du eta instalatzailea erakutsiko digu:
Xerka Cv-ren ikonoa “Applications” karpeta ikonoaren gainean arrastratuko dugu. Eguneratzen ari ba gara, sistemak galdetuko digu ea aurreko bertsioaren gainean instalatu nahi dugun. Guk baietz esango diogu (“Replace“).