Zer da?

Xerka Cv zure CVa kudeatu eta sarean gordetzeko plataforma da, UPV/EHUko irakasleagoari bereziki zuzenduta. Xerka Online zerbitzua barne dago, zeinek zure argitalpenak eta eragin indikadoreak bilatu eta eguneratzen dituen. Gainera, Xerka Cv-ek aukera ematen dizu UPV/EHU-k edo Euskoiker-ek egindako Pdf-etatik merituak inportatzeko, Ikertu-tik inportatzeko, patenteak bilatzeko, Excel-etik inportatzeko… eta garrantzitsuena, zure CVan sartutako informazioa erabil dezakezu aplikazio hauek modu automatikoan betetzeko:  ANECA PEP, Unibasq Egiaztapena, Unibasq Osagarriak, Seiurtekoak, edota UPV/EHUko lan-poltsak. Eta zure CV osoa formatu hauetan esportatu dezakezu: DocX, Pdf, Html eta Bibtex. Behin bete zure CVa eta utziozu Xerka Cv-ari beste lan guztia egiten!

CVN eta Orcid profila eguneratu

Xerka Cv programarekin ministerioaren CVN-a eta zure Orcid profila eguneratu ditzakezu. Automatikoki igo programatik zure meritu berriak.

Zure seiurtekoak kalkulatu eta eskatu

Programak seiurteko-kalkulagailu bat du autamatikoki dagozkizun seiurtekoak kalkulatzen dituena. Jakintza arloa edota urte tartea alda dezakezu zure beharretara egokitzeko. Pdf-ak automatikoki bilatu edo laburpenak automatikoki itzultzeko aukera duzu eta, behin eskaera beteta, automatikoki igo informazio guztia ANECA zerbitzarira.

Argitaratu zure Web CVa

Xerka Cv-k esteka iraunkor bat eskeintzen dizu zure CVaren nahi dituzun atalak interneten argitaratzeko. Zure ikerkuntza taldeko edo unibertsitateko web orrian txerta dezakezu ere, web orriak duen estilora egokituz. Eta onena da zure Web CVa bakarrik eguneratuko dela!

Talde-lizentziak

Zure CVa kudeatzeaz gain, Talde-lizentziak ditugu zure taldearen CVa kudeatzeko. Talde-lizentzia hauek taldekideen bakarkako lizentziak ematen ditu, eta taldearen administratzaileak gainera kide guztien merituak erabil ditzake taldearen modu erraz batean sortzeko. Aukeratu zein taldekidek erabili eta zeintzuk ez, urte tartea, eta askoz gehiago…

Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Taldeak deialdiaren programa bete dezakezu ere zure taldearen merituak erabiliz.

Kudeatu modu erangikor batean zure taldearen CVa!

Zer egiten du zehazki?

Programa honek UPV/EHUko irakaslegoaren CVa kudeatzeko eta sarean gordetzeko balio du. Funtzio nagusiak lau ataletan bana daitezke: argitalpenak eta eragin indikadoreak automatikoki bilatu, merituak inportatu, akreditazio eskaerak automatikoki bete eta CVa esportatu.

Argitalpenak automatikoki bilatu

Automatikoki bete zure akreditazio eskaera eta online dituzun CVak

Merituak inportatu

Zure CVa esportatu

Zer behar duzu?

Xerka Cv erabiltzeko ondokoa beharko duzu:

Prezioak

Xerka Online

30 € - urte 1
55 € - 2 urte
80 € - 3 urte

Xerka Online Taldea

175 € - urte 1
320 € - 2 urte
465 € - 3 urte

PEP edo Egiaztapena Agregatua

20

Egiaztapena Osoa, edo Osagarriak

30

Prezio guztiak bukaerakoak dira (zergak barne).

Scroll to top